YouTube-ri buruz YouTube

Gure ustez, denok izan beharko genuke aukera gure pentsamenduak adierazteko, mundua toki hobea baita elkarri entzuten diogunean, gauzak partekatzen ditugunean eta komunitatea guztion kontakizunekin sendotzen dugunean.

Gure nortasuna definitzen duten oinarrizko lau askatasunetan oinarritzen dira gure balioak.

Adierazpen-askatasuna

Gure ustez, denok izan beharko genuke aukera askatasunez hitz egiteko, iritziak partekatzeko eta elkarrizketa irekiak sustatzeko. Sormen-askatasunak, gainera, ahots, formatu eta aukera berriak sortzen ditu aniztasunaren mesedetan.

Informatzeko askatasuna

Gure ustez, denok izan beharko genuke aukera informazioa erraz atzitzeko. Zentzu horretan, bideoak heziketa-baliabide ahaltsuak dira, ulermena zabaltzen laguntzen dute, eta munduko gertaera handi nahiz txikiak dokumentatzeko balio dute.

Aukerak izateko askatasuna

Gure ustez, denok izan beharko genuke aukera geure burua ezagutzera emateko, gure ogibidea aurkitzeko eta bakoitzak nahi duen neurrian arrakasta izateko. Eta edukien arrakasta ere gu denon artean erabakitzekoa litzateke, eta ez gutxi batzuen artean.

Partaide izateko askatasuna

Gure ustez, denok izan beharko genuke aukera lagungarriak izango zaizkigun komunitateak aurkitzeko, oztopoak eraisteko, mugak gainditzeko, eta interes eta zaletasun berberak dituzten beste pertsona batzuekin elkartzeko.

The latest news from YouTube

Visit the YouTube Blog

Trending topics and videos on YouTube

Visit the Trends Blog